«EH Bilduren kontzeptua da, jaiak bereak bakarrik direla»

Kronika - Erredakzioa 2018ko eka. 23a, 02:00

San Joan jaien egitarauaren harira, kritiko azaldu da Her­na­niko EAJ-PNV, EH Bildu­re­kin. «Udaleko zinegotziekin lotu­ta­ko bi kontzeptu daude: Udal Korporazioa, zinegotzi guztiok osatzen duguna; eta Gobernu Taldea, legegintzaldi honetan EH Bilduk osatzen duena. Bi kontzeptu horiek ezagututa, zein uste duzue azaldu behar zela, gure herriko jaien egita­ra­uaren sinaduran? Noski, nor­malena litzateke Udal Kor­porazioa azaltzea. Baina ez, Gobernu Taldea bakarrik ageri da. EH Bilduren beste erres­pe­tu falta bat, gainerako zortzi zine­gotziekiko; EH Bilduk bai­no her­naniar gehiago ordez­ka­­tzen di­tugunak EH Bilduren kon­tzep­tua garbia da, jaiak bereak bakarrik dira», dio EAJk.

«Jaietan eta Preludioan, ez litzateke aldarrikapen politikorik egin beharko»
Era berean, Hernaniko jeltza­leek adierazi dute, uste zutela gainditua zegoela, «edozein es­pazio kultural erabiltzea­re­na, ikusarazteko gure herriko errealitate bat, presoena. Uste genuen hurrengo fase batean ginela, eta haien egoera alda­rrikatzeko tokia plenoa izango zen, non talde politiko guztiek bilatzen dugun hurbiltzea eta kolektibo horren giza esku­bi­deen errespetua». Horrekin ba­­tera, Andoni Amonarraiz bo­ze­ramaileak na­barmendu du, «he­rriko jaietan, Preludioan eta ekintza guztietan oroko­rre­an», ez litzatekela «alda­rri­kapen politikorik egin behar­ko».

EAJk nabarmendu du, azke­nik, «herri honen alde lane­an» jarraituko duela: «baina des­pre­­ziatzen gaituzten para­me­tro zaharkituak aldatzen ez diren bitartean, ez gara EH Bildu­re­kin azalduko berriro, ekintza ludikoetan», aurreratu du. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!