Gurutze Gorriak kudeatzen dituen Gipuzkoako hondartzetako sorosleek greba egin zuten uztailean, eta greba mugagabea egitekotan izan ziren abuztuan, hainbat lan baldintza hobetzeko eskatzeko. Azkenean, Gurutze Gorria eta Udalekin akordioa sinatzearen alde agertu ziren, eta bertan behera geratu zen greba, baina hitzarmenak sinatzea hondartzaz hondartza egitea adostu zen. Donostiako sorosleek ere akordioa sinatzea erabaki dute azkenean, eta datozen asteetan Gurutze Gorriarekin bilduko dira, atseden aldiak finkatu eta akordioa sinatzeko.