La Perlako terrazan Ainara Ortega Quartet-ek bigarren emanaldia eskainiko du gaur 18:30etan hasita. Atzo eskaini zuen lehendabizikoa eta ostegunean jendea ezin gustorago irten zen Victoria Eugeniatik. Iñaki Salvador eta taldekideekin batera Mikel Laboaren lanen egokitzapenak eskaini zituzten kontzertuan. Jazzaldia bihar amaituko da.