Plaza Berrin elkartu ziren, aurreko igandean, Hernaniko eta inguruko xake jokalariak, helduen xake txapelketan. Aurpegi ezagunak ziren bertan, ondo ezagutzen dute elkar, eta hala ere, ezin asmatu nondik joko duen besteak. Denbora hartu, aurkariaren jokaldia aztertu, hurrengo mugimendua ondo pentsatu, estrategia planteatu...