San Joan jaiei deia kantari, goizean goizetik!

Kronika - Erredakzioa 2018ko eka. 23a, 02:00

Ez zioten hutsik egin urteroko zitari, Hernaniko Ozenki eta Goizuetako Umore Ona abesbatzek. Eta San Joan jaien aurreko igandean, ekainaren 17an hain justu, kalera atera ziren, festei deia egitera, beraiek on­doen dakiten moduan: kantuan eta umore ederrean. Goizean goizetik ekin zioten, eta eguerdira arte, kalez kale eta auzoz auzo zabaldu zituzten aurorak, musikarien doinuez lagunduta, eta arropa zuri-gorriak soinean jarrita... Eta zapi gorriekin ere bai, noski! Eskuak airera zabaldu, eta Nafarroako doinuez alaitu zituzten Hernaniko kaleak eta herritarrak. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!