«Helburua da bandak sasoiko jarraitzea; baita gu ez gaudenean ere»

Kronika - Erredakzioa 2018ko eka. 23a, 02:00

«Maila mantentzea» izan du helburu Roberto Pachecok, azken bost urteetan Hernaniko Musika Banda zuzentzen ari­tu denean, eta hori lortuta, «futbol en­tre­na­tzaileak be­zala», zikloa bukatu eta al­da­ketarako ga­raia iritsi dela uste du. Ho­rre­gatik, bi­har­ko emanaldian batuta es­kuz aldatuko da; Jorge Pacheco anaiak har­tuko du ardura. «Banda gaztetzea» dau­ka honek buruan, eta pauso batzuk ema­ten hasiak dira, ‘Hernani’ Mu­sika Es­ko­la Publikoan ere egitekoak diren alda­ke­­ta batzuk medio. Beste 157 urte ere ber­­ma­tuta dauzka, bandak, seguru! 

Zuzendaritza hartu zenuean, Roberto, zure helburua zen bandak zeukan maila mantentzea. Lortu duzu?
Roberto Pacheco:
Pozik nago. Uste dut ban­daren mailak gora egiten jarraitzen du­e­la. Zeukan dinamikarekin jarraitu du­gu, eta oso maila polita dauka. Azken ur­te­e­tan maila haundiko musikariak ere sar­tu dira taldea, eta horrek laguntzen du.

Tresna batzuetan, hala ere, gabeziak badira. Nola lortzen dira jotzaileak?
R.P.:
Herrian ez daukagun tresnak ingu­ru­an bilatzen ditugu. Donostialdekoa jendea ere etortzen da.
Jorge Pacheco: Hernanin ez dago tuba, bonbardino, tronboi edo tronparik... Eta horiek dira bandako instrumentuak. Bandaren 157 urteetan, musikariak izan dira beraien artean moldatu direnak tresna bat edo bestea ikasteko. Azken urteetan musika eskola egon da ho­rre­ta­ra­ko, baina tresna horiek ez dira ira­kas­ten, eta bilatu behar izan dugu jendea kanpoan. Baina ematen du aurten hasiko direla tronboia irakasten. Ea pixkanaka aurrera ateratzen den.

«Hernanin, kultura kontsumitzaileak baino gehiago gara kultur eragileak, sortzaileak»

«Herriko musikari profesionala ez bada herriko musikan inbolukratzen, nork egingo du?»

Pachecotarrak eta musikariak zarete biak. Baita bi arrebak ere. Etxeko kontua da?
R.P.:
Familian birraitona genuen musi­ka­ria. Baina gerra zibiliean hil zuten, eta trans­misio hori moztu zen. Bi belaunal­ditan zehar galdu zen musika. Amona 12 urte zituela geratu zen gurasorik gabe, eta hiru anaia gazteagorekin. Ez zeu­katen aukerarik musikarako. Nahikoa zuten aurrera ateratzearekin!
J.P.: Roberto hasi zen gure etxean. Gu­ra­so­ek ez dakite ezer musikaz. Roberto ha­si zen, gustatzen zitzaiolako, eta amak, iku­si­ta ona zela, Laura apuntatu zuen. Eta gero ni. Baina ni Robertok apuntatu ninduen, ez amak! Eta gero, Itsaso hasi zen. Hernaniko musika eskolan oina­rriz­ko lauzpabost urte egin genituen, eta ge­ro, Errenterian maila profesionala atera genuen, eta Donostian, goi mailakoa.

Anaiaren bidez musikan, eta baita bandan ere. Ohikoa al da perkusio-jole bat zuzendari lanetan aritzea?
J.P.:
Aurten 25 urte egingo ditut bandan; 12 urterekin hasi nintzen. Baina 18 urte ere badaramakizkit orkestra sinfoniko profesionaletan jotzen, eta mundu osoko zuzendariak ikusi ditut aurrean. Orain­txe, mundu osoan zehar dauden zu­zen­dari entzutetsuenetakoak dira perkusio­nis­tak: Berliner Philharmoniker-eko Si–mon Rattle; Gustavo Gimeno, nire ira­kas­le izandakoa, bakarlaria zen Amster­da­men eta orain zuzendaria da. Asko dau­de. Batutari dagokionez, agian zehatza­go­ak dira, markatzean. 

Zehaztasun hori emango diozu?
J.P.:
Uste dut gauza as­ko dauzkadala apor­tatzeko, bai mu­si­kal­ki eta baita ar­tis­tikoki ere. Urte asko egin ditut kon­tzer­tuak ematen eta ikus­pun­tu profe­sio­na­la gerturatu dezaket bandara, beti ere, daukan mailara ego­ki­tuta. Zu­zen­du ditut beste talde batzuk. Eus­kal He­rriko orkestran irakasle aritzen naiz, zu­zendu izan ditut haize eta perkusio taldea, eta goi mailako ikas­ke­tak bukatu berri dituztenek osatutakoak. Eroso sen­titzen naiz. Orain erraz ikusten dut nola egin lana, zein diren bideak. Robertok esan bezala, bandak gorakada nabar­me­na izan du. Ziprirekin gora zetorren, eta Rober­torekin ere gorakada izugarria izan da. Proiektu interesgarri asko egin dira, dantzarkein, jazzekoak, filmetako mu­sikarekin... Lan izugarria egin da.

Sasoiko dago beraz, Banda...
R.P.:
Musika bandek izan zituzten urte txarrak. Desagertzera zijoaztela ematen zuen; asko desagertu ziren. Baina gaur egun Euskal Herrian indar haundia hartzen ari dira: Lekeition, Altsasun, Azkoitian... Ez da gure kontua bakarrik. Momentu ona da musika bandentzako.

Nolatan uzten duzu Banda, momentu gozo batean?
R.P.:
Hasieratik pentsatu nuen ziklo bat egitea. Azkenean, banda bat zuzentzeak lan asko ematen du; berrogeitik gora la­guneko taldea zuzentzeak. Eta ez mu­si­ka­la bakarrik; ordezkoak bilatu, anto­la­tu... Denek laguntzen dute, baina ardu­ra­duna zu zara. Zuzendari bat ikusten dut futbol entrenatzailea bezala. Uste dut al­da­keta behar dela, noizean behin. Beste­la, jendea ohitu egin daiteke, errutinan erori, daukana baloratzeari utzi. Ideia be­rriak edo egiteko modu berriak dauz­ka­nak bultzada eman diezaioke. Hori nuen buruan; lauzpabost urte egin eta beste bati utzi. Formazio profesionaletan ho­rrela egiten da. Bestela, aspertzen dire­nak musikariak dira.

Bandaren maila ona bermatuta, zein helburu daukazu zuk, Jorge?
J.P.:
Nere burua ikusten dut prestatzaile moduan, ez zuzendari moduan. Ikasleen laguntzaile aritzen naiz, ez irakasle. Ahal duten hori egiten laguntzen. 25 urte egin di­tut atzealdean. Badakit zein den dau­ka­­ten maila, zer egiten duten, eta ba­da­kit nola lagundu lana aurrera ateratzeko. Daukadan helburua da gazteak sartzea, banda gaztetzea. Badauzkagu batzuk eta ezin dira kanpoan geratu.
R.P.: Gazteen artean oso koadrila polita dator. Eskoletan ere izan dira urte negatiboak. Batzuk esaten zuten gazteek ez zutela hartzen maila onik. Uste dut aldatzen ari dela, eta egungo gazteek jotzen dutela guk jotzen genuena baino askoz hobeto. Momentu honetan badago harrobia, gauza ikusgarriak egiten dituen jendea, eta herritik atera gabe.

Behar diren tresnak musika eskolan irakasteak lagunduko du horretan?
J.P.:
Emaitzak agian 7-8 urtera ikusiko di­ra, baina ondo etorriko zaigu. Ez balu au­rre­ra egingo, eta beraz, jenderik ez da­goe­lako 157 urte dauzkan banda desa­ger­tzea oso grabea izango litzateke. Ban­dan gaudela, gure helburua da bandak sa­soiko jarraitzea, eta baita gu ez gau­de­ne­an ere. Hori da gure lana, eta ho­rre­tarako gazteak behar ditugu. Besteek ere ha­si behar dute, ni hasi nintzen bezala, 12-13 urterekin.
R.P.: Hemen, musika eskolaren aurretik zegoen La Academia. Bandako musikariak irakasten zuen dena. Txisturako zegoen Txobito, baina gainontzean, musika ikasten zen bandan bertan. Bazuen alde ona: dena zegoen taldeari begira antola­tuta. Gaur egun irakasle espezializatuak egoteak ematen du musikari bakoitzak maila haundiagoa izatea. Baina musika eskolara joaten dena joaten da zerbitzu bat jasotzera; ez taldeak behar duena ikastera, baizik eta nahi duena edo eskolan eskaintzen dena, eta ez dago garbi taldeetan parte hartzeko ideia. Agian, hor badugu lana, nahiz eta alderdi askotatik irabazi dugun.

Jotzaileen ikuspuntutik ari gara. Eta publikoa? Maila ba al, hernaniarrak?
R.P.:
Publikoak ere gora egin du. Egia da adin haundikoa dela, baina gora egin du. Eta badago jendea ikusi duena bandak egiten duen musika interesgarria dela. Garai batean betiko musikarekin lotzen zen, baina azken urteetan errepertorioa asko berritu da, eta ez Hernanin bakarrik. Rock taldeekin, abeslariekin... egiten diren proiektuek jendea gertu­ratzen dute bandara.
J.P.: Kontzertuek izan behar dute diziplina askotakoa; adibidez, Robertok egin­dako azkenekoa, dantzariekin uztar­tua. Jarraituko dugu horretan. Ni, Gati­bun ibilita, beti saiatuko naiz jende gaz­tea­ren­tzako gauzak eskaintzen. Azken batean, Robertok askotan esan izan duen mo­duan, zerbitzu publiko bat gara. Jen­dea­ri eskaini behar dizkiogu kon­tzer­tu­ak, ez gure buruari. Kalean gabiltzala esa­ten digute zer izan den polita, edo pro­posamenak egiten dizkigute, eta jaso­tzen ditugu. Eta askok sorpresa hartzen dute, egiten duguna gustatzen zaienean.

San Joanetako kontzertua besteak baino bereziagoa izaten al da?
R.P.:
Musikaren aldetik kontzertu klasi­ko­agoa da. Denetik izango da: paso­do­blea, zartzuela antzeko bat, bi peliku­le­tako musika. Eta A Igarondorekin bu­ka­tuko dugu, beti bezala. Ziprik (Otxan­do­re­na), Jorgek eta hirurok zuzenduko du­gu, eta Manolo (Sagarna) ere han izango da.

Zuzendari izandakoak bandari lotuta segitzen duten seinale!
J.P.:
Ni bandan sartu nintzenean, duela 25 ur­te, Manolo izan zen nere lehenengo zu­zen­­daria. Asko gogoratzen gara bera­re­kin, eta elkartzen garenean musikaz ari­tzen gara. Azkenean, gure irakasle ere izan da. Hor gaude, bera egon zelako.
R.P.: Zuzendariari ingelesez esaten diote conductor; taldea gidatzen duena. Baina baita ere, maestro: gidatzen duenak izan behar du maisua, erakutsiko duena, gauzak ondo azalduko dituena, eta ez bakarrik konpasa markatuko duena. Bai Manolorekin eta bai Ziprirekin, harreman haundia daukagu. Eta Ziprik bandan ja­rrai­tzen du. Herriko banda sentitzen dugu gure banda, eta harrotasuna sen­ti­tzen da ikustean gauzak ondo eginda emai­tza onak badirela. Beste edozein he­rri­takoa ez dut uste zuzenduko nukenik. Her­nanin, orokorrean, esan daiteke kul­tu­ra kontsumitzaileak baino gehiago, ga­re­la kultur eragileak, sortzaileak. Guk gu­re aldetik, bandarekin egiten dugu hori.
J.P.: Eta egiten dugu, baita ere, es­ker­tzeko. Gurekin egin zuten lana, guk besteekin egiteko. Hemen gertatzen da toki askotan gertatzen ez dena: herriko profesionala herrian geratzzen da, eta onuragarria da bandarentzako eta he­rria­ren­tzako. Herriko musikari profesionala ez bada herriko musikan inbolukratzen, nork egingo du?

Sentimendu horiek herriko festekin uztartuta, bereziagoa egiten dute Banda? Nola bizi dituzue San Joanak?
R.P.:
Herriarekin eta herriko lagunekin lotura mantentzeko aukera da banda. Hobby antzeko bat, nahiz eta saiatu, ahal den lanik onena egiten. San Joanetan...
J.P.: 23 tea 24an estresa izaten da... 23ko erronda oso berezia da, oso ondo pasatzen dugu eta... Puf!
R.P.: Baina hori dira guretzako, San Joanak! Puf! hori sentitzen duzu zure herrian. Beste herri batean, lana litzateke. 
 

SAN JOAN KONTZERTUA 

l Dauder (S. Lope)
l Mar I Bel (Ferrer Ferrán)
l The last of the mohicans (Trevor Jones, Randy Endelman, Erik Mast)
l Pirates of the Caribbean (Klaus Badelt, Hans Zimmer)
l A Igarondo (Conde De Torre Muskiz)

ZUZENDARIAK: 
Zipri Otxandorena, 
Roberto Pcheco eta 
Jorge Pacheco

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!