Ekainaren 15ean jokatu zen, ostiralarekin, Haurren Xake Txapelketa; Gerardo Plazaren oroimenez jokatzen duten torneoa, hain justu. Bi kategoriatan aritu ziren gaztetxoak. 9-12 urtekoen artean, etxean geratu zen garaipena, Ekaitz Devesa hernaniarrak irabazi baitzuen; 6 lagunek hartu zuten parte. Eta 6-8 urtekoen artean, Aritz Soraluzek lortu zuen garaipena, Azkoitiatik etorrita; 4 partehartzaile izan ziren, txikienen kategoria horretan.