Atzo inauguratu zuten, eguerdiko 12:30etan, Goiz Eguzkiko taberna. Eta luntx goxo batekin egin zieten ongietorria, gerturatu ziren guztiei. Asko izan ziren, gainera! Jendetza bildu zen egoitzan, jan-edanaz gozatu, eta taberna berriro martxan dela ospatzeko. Gaurtik, zabalik egongo da, herritar guztientzat.