‘Herritik’ herriari eskainia, gaurkoa

Kronika - Erredakzioa 2018ko eka. 22a, 02:00

Urtea bera bezala, bereziak izango dira aurtengo San Joan jaiak, Ttarla dantza taldea­ren­tzat, bere 25garren urteurre­nean: txupinazoa botako dute bihar, jaiei hasiera emateko.

Baina horren aurretik, ema­naldia eskainiko dute gaur, tal­deko dantzariek. Arratsaldeko 18:00etan hasita, Tilosetan, Herritik ikuskizuna izango da, herriari eskainia.

San Joanei begira, denak

Gaur bezala, protagonista izan­go dira bihar ere, Ttarlakoak. Eta beraiek suziria botatzea­re­kin batera, lehertuko da fes­ta herrian. Honezkero, jaiei begi­ra egongo dira denak! Larun­ba­tarekin tokatuko da aurten, akaso egun bereziena; San Joan bezpera. Ohiko ekintzek ez dute huts egingo, txupina­zo­aren aurretik, haurren ma­rrazki eta karabina tiro lehia­ketak eta Gazteen Axeri Dantza tartean. Eta arratsaldean hasi­ko dira, San Joan suari bidea egingo dioten: haurren aurres­kua, Akelarrearen iragarle txi­ki­en irteera, Akelarrearen ka­lejira eta antzerkia Plazan, San Joan erronda, Kantuz eta Ozen­kiren kontzertua, Salbe Nagu­sia, eta Musika Bandaren San Joan Martxa. 21:30etan piztuko dute sua, herritarren aurres­ku­a­rekin eta kantaitarekin.

Gauean, musika izango da protagonista, txoko guztietan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!