Berezia bezain jendetsua izango da, gaur, Fernando Ederra zenari egingo dioten agurra. Atsegindegin jarri dute zita, iluntzeko 20:00etan, eta omenaldia egingo diote, musikaren eta kantuaren munduko makina bat talde eta norbanakok, Kantuz Kultura Elkarteak antolatuta.
Omenaldian bereziki prestatutako bideo bat proiektatuko dute, eta makina bat bertsolari, abesbatza, musikari, kantari eta taldek eskainiko dituzte emanaldiak; 37 talde edo norbanakok, guztira: Eñaut eta Unai Agirre, Amets Arzallus, Kantuz abesbatza, Ozenki abesbatza, Ander eta Joanes Ederra, Buffalo, Burrunba taldea, Urbil Artola, Aitor Huizi, Xabi San Sebastian, Juanjo Otxandorena, Alan Griffin, Joxan Goikoetxea, Joxemari Irastorza, Jone Barrenetxea, Arantxa Ansa, Iosune Marín, Gema Inés, Saioa Irisarri, Ainara Gartzia, Oihana Ezeiza, Ixiar Jauregi, Lara Mitxelena, Maialen Belategi, Jon Mari Beasain, Joseba Aldasoro, Xabi Agirrezabala, Beñat Alvarez, Mikel Berrondo, Naroa Jaka, Jon Ander Olazabal, Josu Vergara, Imanol Kamio, Roberto Pacheco eta Iñaki Eguren; Hernaniko ikastetxe eta Musika Eskolen laguntzarekin.
Eta emanaldi sorta bukatzean, atseden bat egingo dute, azkeneko kontzertuari bidea egin aurretik.
Burrunba taldearen kontzertua, bukatzeko
Gaueko 23:00etan izango da hori, eta Burrunba taldeak eskainiko du, «rumba kutsuko musika alaia eskainiz», aurreratu dutenez.
Omenaldira eta kontzertura sarrera, doakoa izango da.