Haur motxiladunen errealitatea islatu eta eguneroko bizimoduaren berri emateko asmoz, erakusketa jarriko du Hernaniko Sarek etzitik hasi eta ostiralera bitarte. Biterin izango da ikusteko aukera, 17:00etatik 19:00etara bitarte.
Hiru gune, erakusketan bertan
Hiru gunetan banatuko dute erakusketa. Aurreneko ‘marrazkien gunea’ izango da; bigarrenean, datuen berri emango da; eta hirugarrena, aldiz, ‘gune interaktiboa’ izango da.
«Errealitate latza»
Sareren ustetan, «erakusketak haur motxiladunen errealitate latza benetan nolakoa den hobeto ulertzen laguntzen du, eta, bide batez, espetxearen errealitate osoaz hobeto jabetzeko aukera eskaini».