Txapelak gertu, astigartarrek

Kronika - Erredakzioa 2018ko eka. 23a, 02:00

Udaberri Sarietan finalera iritsi dira astigartarrak, eta atzo iluntzean ziren jokatzekoak, finalak.

Beste batzuk jokatu dira dagoeneko, eta Mundarroko pelotariek lan ederra egin dute. Gipuzkoako Txapel­ke­tan, Ekain Lizeaga kadeteak ezin izan zuen finalera pasa, finalerdia 22 eta 15 galduta, To­lo­sa­ko Altunaren kontra. Aurre-ne­ko urtea du astigartarrak ka­dete mailan eta lan ederra egin du. Bestalde, Eñaut Lizea­ga infantilak Errenteriako Zu­lo­aga Me­mo­ria­la jokatu du, eta 18 eta 10 galduta, bigarren izan da, Doneztebeko Illarregik lagunduta.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!