Bukatu da bigarren fasea, proposamenak lehenestekoa, Hernani Erabaki prozesuan. Eta orain, balorazio teknikoaren fasera igaro dira, aurrera egin duten proposamenak.
Azaldu dutenez, 54 herritarrek hartu dute parte, bigarren faseko lau bileretan: «ariketa kolektiboen bidez, erabaki da aurrera egingo duten proposamenak eta kanpoan geratu direnak. Gutxi gorabehera, bilera bakoitzean, proposamenen erdiak aurrera egin du, eta beste erdia kanpoan geratu da».
Bilera guztien akta eta memoriak, ikusgai daude interneten: erabaki.hernani.eus.
Proposamen guztiak, teknikarien esku
Orain, teknikarien esku geratu dira proposamenak. Ekainaren 13an aurkeztu zieten orain arteko lana, eta irailaren bukaerarako egongo dira prest, balorazio teknikoen emaitzak.