Zuloagako txapela Jon Jarak, Orbegozo añorgarrarekin

Kronika - Erredakzioa 2018ko eka. 22a, 02:00

Sasoiko jarraitzen dute pelotari hernaniarrek; eta sasoiko dago, bereziki, Jon Jara infantila. Zuloaga Tor­ne­­oko txapela jantzi zuen asteartean, Or­b­e­go­zo añorgarrarekin, Erren­te­rian. 18-10 irabazi zieten finala, Ilarregi eta Lizeagari. Aurre­tik, Ballarena eta Telleria kanporatu zituzten final laurdenetan (18-8), eta Zubizarreta eta Gabi­­rondo semifinaletan (18-8). Aurreneko aldia zuten elkarrekin jokatzen, baina ederki moldatu ziren bikote bezala.
Eta Jarak berak, beste final bat jokatuko du gaur, Unai Etxarri hernaniarrarekin, Uda­berri Torneoan. Ordizian izango da, 20:00etan, eta Gazte­leku taldeko Arrillaga eta Beloki izango dituzte aurrean. Txapel­ketan jokatutako 9 partiduak irabazi dituzte bi bikoteek, eta final orekatua espero da.

Euskal Herriko Elite finala bihar, Markel Lizeagak
Eta biharkoan, beste hernaniar batek bilatuko du txapela: Mar­kel Lizeagak, Euskal Herriko Elite Torneoan. Zumarragan izango da, 17:00etan, eta San­txo usurbildarrarekin, faborito dira, Azpiri eta Madariaga bizkaitarren kontra.
Denboraldiko 12 pelotari onenek jokatzen dute torneoa; bertan izan dira Ioritz Arrieta eta Eneko Aizpitarte ere, eta 12 onenen artean zen Paul Ojuel, baina sukarrak jota, ezin izan du torneoa jokatu.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!