Badatoz San Joan jaiak, eta urtero bezala, festak zoriondu nahi dizkie Orain Hernani! udal taldeak herritarrei: «beste urte batez, Orain Hernanitik San Joan jaiak zoriondu nahi ditugu, eta hauek errespetuz eta pozez igarotzea espero dugu», adierazi dute prentsa-ohar bitartez.
«Jaiak errespetuz eta pozez igarotzea espero dugu»
«Ezetz, ezetz da»
Jaien bueltan, hainbat gai nabarmendu nahi izan dituzte. Hasteko, eraso matxistez hitz egiten dute: «erabat gaitzesten ditugu eraso matxistak, eta espero dugu jaietan kasurik ez gertatzea; ezetz, ezetz da!». Era berean, argi daukate, baita ere: «ez ditugu jarrera arrazista, xenofobo, homofobo edo transfoborik onartzen».
Animalien eskubideen alde
Horrez gain, animalien eskubideen defentsan ere agertu dira: «animalien eskubideak aldarrikatzen ditugu. Saiatu gara jai aske batzuk izaten, animalienganako tratu txarrik gabe, baina aurten ez dugu lortu». Dena den, argi daukate «lanean» jarraituko dutela, «hurrengo urtean lortzeko».
«Eskatzen diegu erraustegiaren kontrako maskaren aldarrikapena errepikatzeko, usain txar eta kutsaduraren kontra»
Parte-hartzea, aurreskuan
Gainera, aurreratu dute, hirugarrenez aurreskua dantzatuko dutela Plazan, «herriaren zati eta ordezkari bezala, eta espazio publikoa eta anitza aldarrikatzeko».
Izan ere, «oposizio bezala Gobernuaren kudeaketa eta fiskalizazio prozesuetan duen parte-hartzea urria izan arren, oposizioak hautesleen %54a ordezkatzen du, eta ulertzen dugu gure lekua egun horretan Plazan dagoela».
«Maskaren aldarrikapena errepikatzea», eskaera
OH!tik diote, oraindik ez dakitela «ze antzerkirekin harrituko gaituen Udal Gobernuak». Baina beren eskaera luzatu diete: «eskatzen diegu erraustegiaren kontrako maskaren aldarrikapena errepikatzeko, baina oraingo honetan, Hernanin bizi garen guztiok jasaten ditugun usain txar eta kutsaduraren kontra», bukatu dute.