Urtero bezala, denboraldiari agur esan zioten CD Hernaniko Pelota Eskolako kideek aurreko asteburuan. Aurreko urteetan bezalaxe, Pelota Eskolako Txapelketaren finalarekin, eta sari-banaketarekin bukatu zuten, hain zuzen.
Bost final, bost kategoria
Bost final izan ziren, kategoria bakoitzeko bana. 2. mailako benjaminetan, Gorrotxategi II eta Alberdi izan ziren garaile, Uzkudun eta Etxezarretaren kontra (16-14). 1. mailako benjaminetan, Ziganda eta Manterolak irabazi zuten, Oses eta Usabiagaren aurka (16-13). 2. mailako alebinetan, Bengoetxeak eta Garmendiak eraman zuten saria, Isasti eta Urrutiari irabazita (16-13). 1. mailako alebinetan, Urdangarin eta Azpeitiak, Otaño eta Goikoetxearen kontra jokatu zuten (16-7). Azkenik, infantiletan, Mattin Arluziagak garaitu zuen Oier Garaiar (18-7).
Finalak bukatuta, sariak banatu zituzten, eta taldeko argazkia atera zuten, 50 partehartzaileekin.