San Joanen atzera kontaketa martxan da, eta herriko kaleetan nabari da hori; musikak eta dantzak hartuko baitu herria. Gaur hasiko da musika, Doinu Zale musika eskolaren emanaldiarekin. 18:00etan hasiko da, Biterin. Instrumentu ezberdinez gain, haurren abesbatzak ere abestuko du.
Ttarlarekin zita, bihar
Bihar jarraituko dute musika eta dantza uztartzen duten ekintzek. Ttarla dantza taldea izango da aurtengo San Joanetako omendua, 25 urte bete dituelako. Eta horregatik, baita ere, emanaldi berezia egingo du bihar. Herritik izenburua izango du, eta 18:00etan hasita izango da, Tilosetan.
Fernando Ederra gogoan, baita ere
Baina ez hori bakarrik, aurreko udaran hildako Fernando Ederra musikari eta irakaslea omenduko dute herriko hainbat talde, musikari eta eskolek. Iluntzeko 20:00etan hasita izango da hori, Atsegindegin. Agurrak bi zati izango ditu; bigarrena gaueko 22:30etan hasita izango da, atsedenaldi txiki baten ondoren.