Su festarekin lehertuko dituzte festak!

Kronika - Erredakzioa 2018ko eka. 20a, 02:00

Aurrea hartuko diote San Joan jaietako egitarauari Gaz­te­lekuan aritzen diren gaz­teek. Urtero bezala, ikasturtea bukatu dela eta San Joanak hemen direla ospatzeko, fes­tatxoa egingo dute bihar. Su* Festa izango da Ave Maria parkean egingo dutena, arra­tsaldeko 17:30etatik 20:30etara bitarte.

Bertan, denetarik egi­teko au­kera izango dute 12 eta 17 urte bitarteko gazteek: gra­ffity tailerra, zinta lasterketa, DJa zu­zenean, eta azkenik, me­ren­dola. Gaztelekuan parte har­­tu edo ez, irekia izango da herriko gazte guztientzat.

Datorren asteartean, beste ekintza bat
Hori ez da, ordea, ekaineko azkeneko ekintza izango. San Joanen bueltan beste bat egin­go dute: Arku Tiroa. Da­torren as­teartean izango da, eta hau ere, 12 eta 17 urte bitarteko gaz­­te guztiei ire­kia izango da.

Goizeko 11:00etatik 13:00e­tara izango da hurrengo zita, Tilosetan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!