Larunbatean egin zuen ekitaldia Gipuzkoa Buru Batzarrak, eta bertan aurkeztu zituen EAJk Gipuzkoako alkategaiak, datozen foru eta udal hauteskundeetarako. Astigarragaren kasuan, egungo alkatea, Zorione Etxezarraga izango da alkategai.
Ekitaldian Gipuzkoako beste 23 alkategai ere aurkeztu zituen alderdiak, eta era berean, Markel Olano aurkeztu zuen Gipuzkoako diputatu nagusirako hautagai gisa.
Joseba Egibarrek, Gipuzkoa Buru Batzarreko presidenteak aurkeztu zituen hautagaiak, eta nabarmendu zuen denak direla «herri berdinaren seme-alabak, eta denon artean, gure herri proiektua eraiki behar dugu; hori da gure ekarpena, EAJ-PNVren esktuik.