LGTBI+ kolektiboaren aldeko pintaketari, kritika

Kronika - Erredakzioa 2018ko eka. 20a, 02:00

Pasa den ostiralean margotu ziren pelotalekuko eskailerak, LGTBI+ kolektiboa sinboliza­tzen duten koloreekin, eta EH Bildu kritiko azaldu da: «eki­men honek ez du errespetatu plenoak erabakitakoa».

«Ez herritarrekin, ez eragileekin, eta ezta adostutako egunean ere»
EH Bilduk azaldu du «lotsa­garria eta onartezina» iruditu zaiola, «udal gobernuak opo­si­zioari, herritarrei eta era­gileei dien errespetu falta. Ez ditu udal osoko bilkurak erres­petatzen eta guztion gainetik berea inposatzen du argazkia lortzeko».

Batetik, argudiatu du be­ran­du jakin zuela ekime­na­ren berri. «EH Bilduk eguer­diko 12:50etan jakin zuen 13:00ean margoketa egingo zela. Eguerdiko 12:00etan Ber­dintasun batzordea izan ge­nuen eta oposizio guztia ber­tan egonda ere, ez zitzaigun jakinarazi».

Era berean, gogorarazi du «ekimen hau EH Bilduk pro­posatu eta eskatutakoa» dela. «Iazko ekaineko plenoan onart­­u zen egitea, eta aurreko maiatzean EH Bilduk aur­kez­tutako beste mozio batean be­rriz onartu zen. Hala ere, EH Bildu ekimena baino 10 mi­nu­tu lehenago izan da ohar­tarazia».

Azkenik, plenoan erabak­i­takoa ez duela errespetatu dio; «ez da egin ez herri­ta­rrekin, ez eragileekin, eta ezta adostu­tako egunean ere». Izan ere, 2017ko ekainaren 21eko eta 2018ko maiatzaren 30eko ple­noetan onartu zen, «aho ba­tez», margoketa egitea, «ekai­naren 28an, herritar eta era­gile desberdinekin». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!