Udalak eta Euskal Herriko Unibertsiteak lankidetza hitzarmena sinatuko dute, «dibulgazio, formazio eta ikerketa ekintzak elkarlanean bultzatzeko». Hitzarmenean biltzen denaren arabera, «bi aldeei eta herritarrei egingo die mesede».
Hirigintza, ingurugiroa, paiasia eta lurralde antolamendua, ardatz
Lankidetza hitzarmena lau urterako izango da, eta helburua du «elkarrekin hainbat ekintza bultzatzea, paisaia, hirigintza, ingurugiroa eta lurralde antolamenduari dagozkien gaietan».
Ekintza horietako batzuk izango dira dibulgaziorako topaketa, ikastaro, foro edo antzekoak antolatzea, ikerketa edo ikasketa lanak elkarlanean egiteko programak bultzatzea edota ikasle eta irakasleen laguntza sustatzea, Astigarragarentzako onuragarri diren gaietan.