Espainian txapeldun, Gurutzealde

Kronika - Erredakzioa 2018ko eka. 20a, 02:00

Estatuko Trinketeko Txapel-ke­tako finala jokatu zuen Oier Gu­rutzealdek larunbatean Iru­ñean, Julen Loitegi urnietarra lagun zuela. «Partidu fisikoa eta  gogorra» izan zela aitortu du astigartarrak, baina etsi gabe egin zuten borroka bukae­ra­ra arte, eta txapelarekin buel­tatu dira etxera.

Hasierako emaitzari buelta emanda, borrokari eutsi
Aurrez aurre izan zituzten Esteribar taldeko Santesteban eta Iriarte, eta haiek lortu zuten aurreneko txandan garaipena,  15 eta 11. Gurutzealde eta Loitegi ez zeuden, ordea, etsitzeko prest, eta bigarren bueltan, emaitza bera, baina aldekoa lortu zuten: 11 eta 15.

Bikote bakoitzak partidu bana irabazita, azken nor­gehia­gokan guztia eraba­ki­tzeko zegoen.

Azken lehian dena eman zuten bi bikoteek, txapela bai­tze­goen jokoan. Azkenean, Gu­ru­tzealde eta Loitegik lortu zu­ten aldeko emaitzak: 7 eta 10e­ko­ak eman zien garaipena. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!