Ikasturtea bukatu eta udarari hasiera emateko, Kirol Eguna antolatu da kiroldegian ostiral honetarako, arratsaldeko 16:45etan hasita.
Adin guztietarako saioak
Kirol mota desberdinak probatzeko aukera izango dute adin guztietako kirol zaleek, arratsaldeko 16:45etan hasi eta 19:00ak arte.
Aurreneko saioan erakustaldia egingo dute Jump fitean aritzen diren umeek; 16:45etan izango da. Gero, 17:00etan, bost urtetik gorakoek probatu ahal izango dute kirol hori, saio irekian. Segidan, 18:00etan, 18 urtetik gorakoek izango dute Jump fit probatzeko aukera.
Gainontzeko kiroletako saio irekiak ere adin nagusikoentzako izango dira: 17:30etan, Aeropilates; 18:30etan, TRX entrenamendua esekiduran; eta 19:00etan, Bosu xtreme eta Ziklo indoor.
Izenemateak, kiroldegian
Saio guztiak irekiak izango dira, baina aurretik izena eman behar da kiroldegian: kiroldegia@astigarraga.eus edo 943 33 36 76.