Urteko egunik luzeena eta gaurik motzena iragartzen aurrenekoak izango dira txistulariak, larunbat arratsaldean; San Joan egunaren bezpera izanik, kalez kale San Joan zortzikoa jotzen aterako dira Txirriskla taldeko txistulariak, 19:00etan.
Gaua iristean, berriz, sua piztuko da Foru plazan, 22:30etan. Astigarreko dantzariek San Joan zortzikoa dantzatuko dute suaren inguruan, eta udaletxetik eskatu dute erdigunea libre uzteko, dantzarientzako.
Bukatzeko, 23:00etan zezensuzkoa aterako da, txistulariek jotako Iriarena doinuaren erritmora; Txomin San Sebastian zenak Astigarragan jasotako melodia joko dute.