Ikasturtean zehar ikasitakoa jendaurrean erakusten ari dira azken egun hauetan, Norberto Almandoz Musika Eskolako ikasleak.
Dagoeneko bost saio izan dira, herria musikaz bete dutenak, eta gaurtik ostiralerakoak izango dira ikasturte honetako azkenak.
Haurrak eta gitarra elektrikoko ikasleak, gaur
Falta diren entzunaldietan aurrenekoak gaurkoak izango dira.
Batetik, 17:30etan hasita, 4-5 urte arteko ikasleek egingo dute emanaldia, eta bestetik, 19:30etan, gitarra elektrikoko ikasleek. Denak, musika eskolako aretoan izango dira.
Ahotask eta txistu hotsak, bihar eta ostiralean
Azken emanaldiak, berriz, bihar eta etzi egingo dira.
Bihar, 17:30etan, 5 eta 6 urte artekoen txanda izango da, eta 20:00etan, ahots tailerreko ikasleena.
Bukatzeko, ostiralean izango dira beste bi saio. Arratsaldeko 17:15etan 6-7 urteko ikasleak ariko dira, eta 19:00etan, txistu ikasleak. Emanaldi hauek guztiak ere musika eskolako aretoan egingo dira.