Pasa den asteburuan jokatu zen Pilota Gozo txapelketa Goizuetan, Umore Ona elkarteak antolatuta. Guztira, 8 bikotek hartu zuten parte, eta maila ederra eman zuten; baita giro ezinhobea jarri ere.
Apezetxeatarrak nagusi, zentzu guztietan
Finalean Apezetxetearrak izan ziren nagusi, baina baita txapelketa osoan zehar ere!
Hain zuzen, Jon Apezetxeak, profesionaletan arituak, eta Aitor Apezetxeak jantzi zuten txapela, Ander eta Antton Apezetxea anaiei irabazita.
Baina lau horiez gain, izan ziren Apezetxeatar gehiago ere; Juantxo Apezetxea, munduko txapelduna izandakoa eta afizionatuetan urte askoan aritua, Beñat Apezetxea, 13 urteko semearekin aritu zen, eta finalerdietara iritsi ziren. Abizenean ote dago, sekretua?
Giro ederra, armailetan
Lehia bukatuta, sariak banatu ziren. Lan horretan aritu zen Iñigo Elizegi, Umore Onako lehendakaria.
Giroa, berriz, afizioak jarri zuen, harmailetan, partehartzaile guztiak animatuta.