Gipuzkoako Kopa irabazita, bukaera polita denboraldiari!

Kronika - Erredakzioa 2018ko eka. 2a, 02:00

Joan den larunbatean agurtu zuen denboraldia, Mundarro­ko futbol sailak. Eta modurik onenean eman zioten bukaera, gainera! Gipuzkoako Koparen finala jokatu zuten lehenengo mailako erregionalek, eta ga­raipen haundia lortu zuten!

Elgoibarren kontra jokatu zuten finala, Orioko Mendibeltz zelaian; eta bikain ekin zioten moreek, partiduari. Aurreneko zatian nagusi izan ziren, oso joku onarekin, eta 2-0 aurreratu ziren markagailuan, Asier Zabala eta Ion Gaztelumendik egindako bi golekin. Bigarren zatia orekatuagoa izan zen, baina bikain eutsi zioten emai­tzari moreek, Joseba Aranaren gola tarteko (3-1).

Beraz, ospakizunen artean eman zion bukaera Munda­rrok, denboraldiari.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!