Zenbaki saritua 1465a izan da

Kronika - Erredakzioa 2018ko eka. 19a, 02:00

Aurreko astean izan ziren San Antonio jaiak Ereñotzun, eta bertan saldu diren errifen artean, 1465 zenbakia izan da sariduna. Horrez gain, behin festak pasata, ohikoa izaten da balorazio-bilera bat egitea. Aurtengoa ostegun honetan, hilaren 21ean izango dela jakinarazi dute. Arratsaldeko 19:00etan izango da, Auzo Etxean. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!