Aurtengo denboraldia bukatu berritan, dagoeneko hurrengoan daukate burua talde askok, baita igeriketakoak ere.
Horregatik, datorren urtetik aurrera igeriketa taldeko kide izan nahi dutenek, orain izango dute apuntatzeko aukera. Hain zuzen, deia luzatu diete 2010garren urtera arte jaio direnei, hau da 8 urte baino gehiago dauzkatenei.
Izena eman nahi duenak kiroldegira jo beharko du ekainaren 22ra arte. Arratsaldeko 18:00etatik aurrera, bertan izango da Jon Ander informazioa eskaintzen (harreran galdetu).
Jakinarazi dute irailean ere aukera izango dela, baina aurreikuspenak egin ahal izateko, nahiago dutela nahi duenak izena orain ematen badu.