Jesus Agirregabiria eta Manolo Valor, aurtengo txapeldunak

Kronika - Erredakzioa 2018ko eka. 19a, 02:00

San Joanak gero eta gertuago daudela adierazten duten jarduerak izaten ari dira egunotan, eta horietako bat da Ara­lar tabernako Mus Txapel­ke­taren finala. Hain zuzen, pasa den ostiralean jokatu zuten aurtengoa, 24garren edizioarena.

Agirregabiria eta Valor, aurrenak
Jesus Agirregabiria eta Manol Valorrek jantzi zuten txapela, Bixente Goñi eta Joxe Amon­daraini 4-1 irabazita; bigarren izan ziren azken biak. Hiru­garren eta laugarren postuak jokatzeko partida, aldiz, errazago irabazi zioten Javi Itu­rriza eta Txomin Domin­gue­zek, Joxe Arrieta eta Jose Luis Kijerari (4-0). Hortaz, hirugarren eta laugarren izan ziren bikote hauek, hurrenez hu­rren. Bildutako diruaz aparte, garaikurra eta oparia izan zuten denek. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!