Denboraldiari bukaera ederra eman dio Hernaniko Judo Elkarteak asteburu honetan. Gerriko beltza lortzeko azterketa antolatu zuen Euskadiko Federazioak Tolosan, eta bertan izan ziren Ainara Eizagirre, Xabier Jauregi eta Intza Etxeberria hernaniar judokak.
Helburua, beteta
Hirurek azterketa ona egin zuten, eta beraz, helburua beteta etxeratu ziren, hau da, gerriko beltza soinean zutela. Aldi berean, Judo Elkarteari hiru gerriko beltz gehitu dizkiote. Elkarteak zoriondu egin ditu hiru ikasleak.