Lepoa bete domin bueltatu dira Garoa Etxabe, Kerman Urreta eta Iñigo Llopis Lloret de Marretik. Bertan jokatu dute igeriketa egokituko Taldekako Espainiako Txapelketa. Konporta Kirol Elkarteko kide dira hirurak. Sailkapen orokorrean, laugarren postua lortu zuen Konportak.
Hamar domina, denera
Denera, hamar domina etxeratu dituzte hiruen artean. Horien artean, bost, Garoa Etxabek: brontzea, 50, 100, 200 eta 400 libreetan, eta urrezkoa, 4x50 errelebo mistoetan, Naroa Echeveste, Arkaitz Garcia eta Richard Oriberekin batera.
Iñigo Llopisek lau eskuratu zituen: urrezkoa, 100 eta 400 librean; eta zilarrezkoa, 50 librean eta 100 bizkarran.
Azkenik, Kerman Urretak ere lortu zuen bat: brontzezkoa, 400 librean.