Ikasturteari agur esateko garaia da, eta hori borobiltzeko, urtetan ikastetxeekin zuzen-zuzenean lan agin duen Fernando Ederra musikari eta irakasleari egingo diote agurra.
Ostiralean egingo diote omenaldia, iluntzeko 20:00etan hasita, Atsegindegin.
Aurreko udaran hil zen Ederra, Hernaniko musikagintzan eta ikastetxeetako musika irakaskuntzan garrantzia nabarmena izan zuen musikaria.
Musika, oinarri
Omenaldiak berak bi zati izango ditu. Aurrenekoa, iluntzeko 20:00etan hasiko da, omenaldiari dagokiona; denetarik izango da: bideoproiekzioa, bertsolariak, abesbatzak, musikariak, kantariak eta taldeak.
Atsedenalditxo bat egingo dute gero, eta 22:30etan hasiko da bigarren zatia, talde desberdinen saioei dagokiena. Hogeita hamar talde edo norbanako baino gehiagok eskainiko dute emanaldia, baita Hernaniko ikastetxe eta Musika eskolek ere. Hortaz, musikarik ez da faltako, errekonozimendu honetan.