Udazkenerako, zortzi eguneko irteera antolatu du Goiz Eguzkik, Costa Bravara. Hainbat herri eta toki bisitatuko dituzte, bidaia horretan: Lloret de Mar, Tossa de Mar, Ampuria Brava, Bartzelona, Montserrat... Eta bertan egon nahi duenak, gaur dauka apuntatzeko eguna. Goiz Eguzkiren egoitzan eman behar da izena, arratsaldeko 16:00etan.
Eta egun hauetan zabalduko dute izenematea, baita ere, datorren ikasturtean mantentze gimnasia egin nahi dutenentzat. Ostiraletik aurrera eman ahal izango da izena, astelehen, asteazken eta ostiraletan, 16:00etatik 18:00etara.
Ekainaren 26an, festa
Iragarri dituzte, baita ere, San Joan jaietan antolatu dituzten ekintzak. Ekainaren 26an egingo dute festa, 10:00etan hasita: gimnasia erakustaldia aurrena; toka, igel, bote eta dardo txapelketa ondoren; eta luntxa, bukatzeko.