Jendetza bildu zen joan den larunbatean, berriro, Preludioaren bueltan. Hernaniarrak elkartu, eta musika, ahots, dantza eta argi nahasketa berezia eskaini zien, San Joan jaien iragarpen kontzertuak.
Larunbatean hasiko dira festak, 12:00etan Ttarla dantza taldeko kideek txupinazoa botatzearekin batera. Baina hori baino lehen, beste hiru zita ere izango dira, aurreko egunetan.
Ttarlaren ‘Herritik’ ikuskizuna, ostiralean
Ostegunean, Su Festa antolatu dute Gaztelekuak eta Kale Hezitzaileek, 11-17 urtekoentzat, 17:30etan Ave Maria parkean.
Ostiralean, berriz, Herritik ikuskizuna eskainiko du Ttarlak, 18:00etan Tilosetan. Eta ondoren, 20:00etan, kontzertua izango da Atsegindegin, Fernando Ederraren omenez.