Egun potentea izan zen atzokoa ere, Ereñotzuko San Antonio jaietan; baina festak agurtzeko garaia iritsi zaie. Hiru zita nagusi izango dituzte gaur, azkeneko egunean: pelota partiduak eta sagardo dastaketa eguerdian, eta maila haundiko bertso jaialdia arratsaldean.
GAUR, Ereñotzuko jaietan
08:30, Hernaniko txistulariekin diana, bailaran barrena.
11:30, Pelota partiduak, frontoian: emakumezkoak eskuz (Espinar-Mendizabal/Arrieta-Ruiz de Larramendi) eta gizonezkoak eskuz (Labaka-Aizpitarte/Arrieta-Apezetxea).
12:00, Sagardo dastaketa plazan, Ur-Mia elkarteak antolatuta. Sagardotegiak: Elutxeta, Iparragirre, Elorrabi, Otsua-Enea, Olaizola, Goiko-Lastola eta Larre-Gain.
18:30, Bertso jaialdia: Maialen Lujanbio, Eli Pagola, Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi eta Aimar Karrika.
Ondoren, Errifaren zozketa, eta jaiei bukaera emateko suziriak.