Aurorak eta kirola gaur, San Joanen iragarle

Kronika - Erredakzioa 2018ko eka. 17a, 02:00

San Joan jaien iragarle, makina bat ekintza izaten dira aurreko asteburuan; eta atzokoei segida emanez, beste lau izango dira gaur: aurorak 07:45etan, Ozenki eta Umore Ona abesbatzekin; gimnasia erritmiko erakustaldia, 10:30etan kiroldegian; palankarien proba, 10:30etan atletismo pistan; eta helduen xake txapelketa, 11:00etan Atsegindegin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!