Emakume musulmanen eta ez musulmanen arteko topaketa antolatu dute gaur, Amherren egoitzan (Latsunbe auzoa 42), Emakume musulmanak, arrazakeria eta sexismoa gaia lantzeko. 11:00etatik 14:00etara, emakume musulmanak elkartuko dira, egunerokoan dauzkaten oztopoak konpartitzeko; eta 16:00etatik 18:00etara, emakume musulman eta ez musulmanak bilduko dira, aurreiritziak apurtu eta sareak ehuntzeko.