Urtero jartzen dute, Plazan, Anastasia Leundaren lanen erakusketa, artisaua zenaren lagunek. Aurten ere, bertan izango dira, baina kexa adierazi nahi izan diote, Udalari: «ordutegia oraindik gehiago murriztu digute, eta aurten, gainera, ez digute utziko obretako euskarririk, Anastasiaren lanak zintzilikatzeko erabiltzen genituenak», azaldu dute.
Era berean, gogorarazi nahi izan diote, Anastasiak bi kutxa oparitu zizkiola Udalari, berak egindako eskulanekin.
Lau egunez jarriko dute erakusketa, aurtengo San Joan jaietan: ekainaren 24ko arratsaldean (16:00-20:00), 25ean egun osoan (11:00-20:00), eta 26 eta 27an goizean (11:00-14:00); 23an, eta 26 eta 27ko arratsaldeetan, ezingo dute jarri.