Baso Eskola jarri dute martxan aurten, Langile ikastolak eta Hernaniko Udalak, Iturmendiko lur eremu batean. Eta orain, lurrezko arkitektura eta eraikuntza ikastaroa eskainiko dute bertan. Izan ere, «Langileko ikasleak lur eremua erabiltzen hasi dira, baina ez daukate aterperik, eta hori eraikitzea izango da kurtsoaren helburua», azaldu du Hiritik At kooperatibak, ikastaroa eskainiko duenak. «Ahalik eta modu jasangarrienean eta inguruarekin integratuen egiteko asmotan, bioeraikuntza teknikak erabiliko dira», azaldu dute.
Izenematea, zabalik
Uztailaren 9tik 20ra izango da, eta izenematea zabalik dago, 300 euroan: 943 61 12 86, edo hiritik-at@hiritik-at.eus.