Zoriontzea eta esker ona Udalak, Eider Alonsori

Kronika - Erredakzioa 2018ko eka. 9a, 02:00

Duela pare bat aste jakin genuen Eider Alonso astigartarrak irabazi duela ETB2ko El Conquistador del Fin del Mun­doren hamalaugarren edizioa; berak ukitu zuen gailurra aurrena, eta lortu zuen ikurriña. Bertan, irabazle gisa oihukatu zuen «Gora Astigarraga!», eta ostegunean, zoriontasunaren oihu hori bueltatu dio herriak, Udalak ordezkatuta.

Zorione Etxezarraga alkatearen eskutik, «Udal osoaren zoriona» jaso zuen, eta lore sorta bat eskaini zion. 

«Telebistan atera zara, gure herriko elkarte batean zaude, eta herriari zerbitzu publikoa eskaintzen diozu. Herriaren­tzat sakrifizioaren eredu ere bazara», adierazi zion Alkate­ak. Horregatik guztiagatik, omenaldi txiki bat merezi zuela onartu zion, baita ere. 

Eta horretarako, udaletxeko areto nagusian bat egin zuten Udaleko zinegotzietako batzuek, udaleko langile eta Mundarroko kideek. 
Alkatearen hitz politak en­tzun ondoren, Eider Alonsok eskerrak eman zizkion Udala­ri, eta bertaratu zirenei.

Omenalditxoari bukaera emateko, kafea, tea eta pastak hartu zituzten denek, mahaiaren bueltan, Alonsoren garaipena ospatzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!