Maiatzean izango dira, seguraski, 2019ko udal hauteskundeak, eta horretarako lanean ari dira dagoeneko herriko alderdi politiko desberdinak, besteak beste, Hernaniko EH BIldu. Gai horri heltzeko, hain zuzen, Herri Bilgunea deitu dute gaurko. Arratsaldeko 19:00etan izango da, Biteri kultur etxean.