201,9 kilometroko babes kateatua, Herritarron Itunari

Kronika - Erredakzioa 2018ko eka. 9a, 02:00

Eman eskua elkarri, eta babesa eta indarra Herritarron Itunari. Giza Katea egingo dute bihar, Gure Esku Dagok antolatuta, Donostia, Bilbo eta Gasteiz lo­tzeko; guztira 201,9 kilometro.

Eta horietako ba­tzuk, beteko dituzte Urumea bai­­larako he­­rritarrek, Usurbil eta Zarautz artean. 11:30etarako, bere tokia hartuta egon beharko dute, eta 12:00etatik 12:30etara izan­go da Giza Katea. Tarte ho­­rretan, irra­ti bidez irakurriko dute tes­tu bat, motoak pa­sa­ko dira argazkiak eta bideoak egitera, eta bi helikopterok osatuko di­tuz­te Do­nostia-Bilbo eta Bil­bo-Gas­teiz zatiak, filmatuz.

Eta hortik aurrera, festa gi­roak hartu ditu hiru hiriburu­ak. Donostiara mugituko dira bailarakoak: herri bazkaria eta haurren gunea Zuloaga plazan; ekitaldia eta Liher, Sustrajah Band eta Huntzaren kontzertu­ak Alderdi Ederren; eta DJ Bull Ikatz kaleko bilgunean.

Baina biharko festarekin, Herritarron Itunean izango dute jarrita bista. Erabakitzeko eskubidea gauzatzeko bidean, «giltzarria» izango da 2019 urtea; eta horregatik, erabakitzeko 2019 arrazoi aurkeztuko dituzte. Hori babesteko, 201,9 kilometro eta 100.000 lagun inguru bihar, elkarri eskua emanda.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!