Bukatzear dira Hernaniko Gazte Olinpiadak, baina oraindik gorde beharko dira indarrak. Gaurko probak, dena den, aldaketak izan ditu; goizez eta gauean egingo dira, ez arratsaldean.
Autobusean, Ereñotzura
Probak goizeko 11:00k aldera hasiko dira, eta Zinkoeneatik bi autobus aterako dira 09:00etan, bertara joateko.
Egin beharreko probak 10:30ak aldera hasiko dira, eta herri kirolekin izango dute zerikusia, baina modu xelebre xamar batean: lokotsak, giza proba eskiekin, zaku aldrebes lasterketa, soka tira, hiruko marra oztopoekin...
Bazkalduta Iruñera, eta buelta Ereñotzura
Probak bukatuta, izena eman dutenentzako bazkaria izango da, eta segidan, Iruñerako autobusa aterako da, 15:00etan. Altsasuko espetxeratuen aldeko manifestazioan parte hartzeko dei egin dute horrela, Olinpiadetatik. Bertara joango ez direnentzako autobusa ere izango da Hernanira, 14:30etan.
Gauean, ordea, jarraituko dute Olinpiadek ea festak; azken proba, dantzaldia izango da, 21:30ak edo 22:00ak aldera. Iruñetik autobusa Ereñotzun geratuko da, eta Hernanin geratu direnentzat ere aterako da bat Zinkoeneatik, 21:15etan.