Asteazkenean izan zuten egun haundia ereñotzuarrek, San Antoniorena. Eguerdian eman zioten hasiera festei Txirrita eskolako Katiluzar Guraso Elkarteko kideek, eta auzoko emakumeei eskaini zioten.
Orduan hasi, baina ostegunean ez zen ekintzarik izan; atzo bueltatu ziren festak, berriro ere, Txirrita eskolaren protagonismoarekin. Ikasle eta irakasleek ikasturte bukaerako ekitaldia egin zuten orduan.
Desafioa izango da gaur Roxario Pikabea eta Arria V eta VIen artean.
Pikabea eta Arriya V eta VI, desafioan
Haurrentzat jarriko diren puzgarriek emango diote hasiera egunari goizeko 11:00etan, eguerdiko 13:00ak arte. Arratsaldez, desafioa izango da Roxario Pikabea auzotarraren eta Arria V eta VIaren artean. Ondoren, Laiotz taldearen emanaldia hasiko da, gaualdera arte iraungo duena.
Sagardoa eta bertsoak, bihar
Herriko bi elementu izango dira protagonista, bihar. Pelota partiduak izango dira hasteko, ondoren sagardo probaketa, eta arratsaldez, jaien bukaeraren aurretik, bertso-saioa.
Lasarte eta Lizeagarentzat, txapela
Aurreko ostiralean jokatu zuten Ur-Mia elkartean San Antonio jaietako 23garren Mus Txapelketa. Denera 14 bikotek hartu zuten parte, eta Arnaitz Lasarte eta Joxeba Lizeaga izan ziren garaile. Bigarren izan ziren Mikel Noble eta Joseba Zabalegi; hirugarren, Jabier Oskoz eta Pello Erroitzenea; eta laugarren, Ander Lizeaga eta Xabier Lizeaga.
EGITARAUA
GAUR, LARUNBATA
- 11:00-13:00, puzgarriak frontoian.
Egun osoan zehar, Hernaniko Olinpiadak.
- 17:00-19:00, Bola eta toka. Hernaniko Bola txapelketa hasiera.
- 18:00etan, Desafioa aizkoran eta korrika. Futbol zelaian. Roxario Pikabea-Arriya VI/Arriya V.
- 20:30-21:30 eta 00:30etatik goizaldera arte, Laiotz taldearekin parranda.
BIHAR, IGANDEA
- 08:30etan, Hernaniko txistulariekin diana bailaran barrena.
- 10:00etan, Meza Nagusia.
- 11:30etan, pelota partiduak. Emakumeak eskuz: Espinar-Mendizabal/Arrieta-Ruiz de Larramendi; Gizonak eskuz: Labaka-Aizpitarte/Arrieta-Apezetxea.
- 12:00etan, sagardo probaketa
plazan; Ur-Mia elkarteak antolatuta.
- Sagardotegiak: Elutxeta, Iparragirre, Elorrabi, Otsua-Enea, Olaizola, Goiko Lastola eta Larre-Gain.
- 18:30etan, Bertso jaialdia: Maialen Lujanbio, Eli Pagola, Aitor Mendizabal, Aitor Sarriegi eta Aimar Karrika.
Ondoren, errifaren zozketa eta JAIEI AMAIERA emango zaie suziriekin.
AUTOBUS ZERBITZU BEREZIA
Larunbata gauean zerbitzu berezia izango da.
- Hernanitik: 00:00etan eta 03:00etan, Zinkoeneatik.
- Ereñotzutik, 00:30etan, 03:30etann eta 07:00etan.