Ikasturtea bukatzen ari da, eta hala egin dute, baita ere, goizuetar eta aranoar gaztetxoenek Aralar Musika Eskolan. Abesten eta instrumentuak erabiltzen ikasi dute gaztetxoek ikasturte osoan zehar, eta ikasitakoa erakusteko emanalditxoa egin zuten, urtero bezala, Goizuetako kontzejupean. Eskusoinuak, panderoak, gitarrak... denetarik izan zuten aurreko ostegunean, herria girotu eta bertan bildutako herritarrekin une berezia bizituarazteko.