Goizuetar eta aranoarrak bat eginda, Giza Katean

Kronika - Erredakzioa 2018ko eka. 16a, 02:00

Gure Esku Dagok antolatuta, erabakitzeko eskubidearen aldeko giza-katea egin zuten aurreko igandean 175.000 lagunek, Donostiatik hasi, eta Gasteizeko Eusko Legebiltzarreko ateraino. Bertan izan ziren, baita ere, Goizuetako eta Aranoko herritarrak; Nafarroatik pasa ez, eta Zarautzen hartu zuten parte haiek, 24garren kilometroan. Beraientzat propio ateratako kamixeta eta zapi gorriak jantzi zituzten. Alda­rrikape­nerako tartea ere aprobetxatu zuten, Altsasuko auzipetuen aldeko pankarta ateraz. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!