Lehiaketa berritzailea bezain polita eginen dute gaur Goizuetan: I. Udakolore Balkoi Lehiaketa, hain zuzen.
Helburu bikoitza
Asmo bikoitza izanen du lehiaketak: alde batetik, herritarrek parte hartzea; eta bestetik, herriari kolorea ematea.
Parte hartu nahi duenak ez du ezer egin behar; balkoia edo lehioa apaindu, besterik ez. Goizean zehar, herria zeharkatuko dute epaimahaikideek, eta egunean bertan jakinaraziko dute irabazlearen izena, Goizuetako udalaren web orrialdearen bidez, hau da, www.goizueta.eus-en.
Irabazleak 150 euroko bonoa jasoko du, herriko dendetan gastatzeko.
150 euroko balea, irabazleari
Gaur bertan izendatuko duten irabazleak 150 euroko bonoa jasoko du, herriko dendetan gastatu ahal izateko. Horretarako, hiru hilabete izanen ditu herritarrak.