Xabier Mikel Azparren Gipuzkoako txapeldun erlojuz kontra Gervais memoriala irabazita

Kronika - Erredakzioa 2018ko eka. 16a, 02:00

Xabier Mikel Azparren txirrindulari astigartar-donostiarrak erlojuz kontrako Gipuzkoako Txapelketa-Gervais Memoriala irabazi zuen, asteazkenean, Aizarnazabalen. Azparren 23 urtez azpiko txirrindularia Ampo taldean dabil. Pasa den urtean Espainiako txapeldun izan zen eta Europako txapelketan aritu zen. 

Gipuzkoako txapelketa 23 segundoko aldearekin irabazi zuen pasa den urteko txapeldun eta bere tal­dekide den Xabi Mur­gi­on­doren aurretik. Hiru­ga­rren sail­katu zen Mikel Mu­jika (Ener­gias Eibar) 25 segundora. Gervais Me­moriala lasterketarik entzutetsuenetakoa da Gipuzkoa mailan eta juniorretan ere korritzen da.

Alebin neskak eta mutilak podiumera, Zumaian
Astigarragako Herri Eskolako txirrindulari alebinak Zumai­ako Sari Nagusian ibili ziren eta bai neska eta bai mutiletan podiumera igo ziren. 

Amets Goikoetxeak bigarren amaitu zuen eta aurretik Eli­za­txo Ikastolako Intza Na­va­rro sailkatu zen eta hirugarren Lan­gile ikastolako Ane Santa Kruz. 

Eneko Indok hirugarren amaitu zuen mutiletan eta Eneko Oliveira laugarren geratu zen, Pablo Austinek irabazitako lasterketa batean.

Amets Goikoetxea eta Eneko Indo podiumera igo ziren Zumaian

Enekoitz Azparren ­­eta Romero aurreko postuetan, ­kadeteetan
Kadeteak Lizarra eta Oñatin aritu ziren larunbata eta igandean. Enekoitz Azparren eta Jaime Romero aurreko postuetan ibili ziren bi lasterketetan. Lizarran zazpigarren eta 14­ga­rren amaitu zuten eta Oña­tin zortzigarren eta 28­garren. 

Juniorretan Telmo Sem­perena podiumeko lehenengo postura igo zen taldeka, Donosti Berrik hirugarrenez irabazi bait zuen Zumaian.

Alebin eta infantilek bihar MTB-n Gipuzkoako txapelketa dute Pasai San Pedron

Gipuzkoako eta Euskadiko txapelketak asteburuan
Txirrindularitzako denboraldia amaitzen ari da alebin, infantil eta juniorretan. 

Txikienek az­ken aurreko froga dute gaur Le­zon eta bihar MTB modalitatean Gipuzkoako txapelketa izango dute Pasai San Pedron.  Ka­deteek Gipuz­koako txapelketak dituzte, Zes­toan eta Ber­ga­ran, errepidean eta erlojuz kontra. 

Juniorrek ere Gipuzkoakoa dute, bihar, Eibarren eta 23 urtez azpikoek Euskadiko txa­pel­­keta Seguran, gaur bertan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!