Hernaniko Arraun Elkarteak urtero antolatzen du batel estropada eta aurten ere egingo da 11:00etan, baina klubeko arraunlari eta ontzien artean izango da. Kanpotik ez da batelik etorriko. Bestetik, bazkideek zapi bana jasoko dute aurten opari gisa, eta dagoeneko jaso dezakete, euren txartela erakutsita, Joxemari eta Txema tabernatan. Erosi nahi duenak, aipatutako tabernatan izango du aukera, 5 euroren truke, baita bazkide egiteko aukera ere.